0%
Caution: JavaScript execution is disabled in your browser or for this website. You may not be able to answer all questions in this survey. Please, verify your browser parameters.

2019 Herri Ametsa Talaia Txiki Krosa

 

Herri Ametsa Talaia Kros Txikia 2019ko urtarrilaren 27an, goizeko 9:00etan hasiko da. Abiapuntua eta helmuga Herri Ametsa Ikastolan izanen dira. Ez da lehiaketa: helburua ume guztiek ongi pasatzea eta ibilbide osoa egitea da. Horretarako, une orotan boluntarioen laguntza izanen dute.

 

Hainbat ibilbide daude, umeen adinaren arabera. HH eta LH-ko umeak boluntarioekin aterako dira eta helmugatik gertu bakarrik iristen utziko dituzte.

  • DBH (gutxienez 5 ikasle; gehienez, 20): 800 m. 8:45etan.
  • LH 4, 5 eta 6 (gutxienez: 5 haur; gehienez, 20): 500 m, 8:55etan.
  • LH 1, 2 eta 3 (gutxienez: 5 haur; gehienez, 20): 200 m, 9:05etan.
  • HH 3, 4 eta 5 (gutxienez: 5 haur; gehienez, 20): 100 m, 9:10etan.

 

3-15 urte bitarteko haurrek esku hartu dezakete eta denentzat doakoa izango da. Gogora ezazue ez dela lehiaketa: helburua ume guztiek ongi pasatzea eta ibilbide osoa egitea da. Horretarako, une orotan boluntarioen laguntza izanen dute.

 

Epea 2018ko abenduaren 3tik 2019ko urtarrilaren 25a arte (biak barne) izanen da eta izena formulario honen bidez eman beharko da. Probaren egunean bertan ere izena eman daiteke lekua badago, goizeko 8:30etatik 8:50ak arte. Horretarako irteera-helmugako arkua (futbol zelaian) ondoan egongo den gunera joan beharko da.

 

8-15 urtekoen artean eskola kirola egiten dutenek izanen dute asegurua soilik. 8 urtetik beherako haurrek ez dute asegururik.

 

Izena ematean, gurasoek edo legezko tutoreek, haur parte-hartzailearen arduradun direnez, ziurtatuko dute haurrak ez duela kros txikian esku hartzeko eragozpenik eta, horrenbestez, esku hartzeko baimena ematen diotela.

 

Halaber, parte hartzeko beharrezkoa da kros txikiaren arautegia irakurtzea eta onartzea.

 

kross.herriametsa.com webgunean arautegia eta ibilbideak aurkituko dituzue.

 

LEGE OHARRA