Lareoko urtegia (Ataun): bertan behera utzita

Beno, bihar goiz osoan Ataunen euria egingo duela eta gehienok bihar ez zaretela etorriko esan didazuela ikusita, biharko mendi irteeraldia bertan behera utziko dugu.

Ohean pixka bat gehiago gera gaitezke.

Mendi irteera hauek zuekin banatzea gozamen handia izan da. Berriro zuek ikustea espero dut.

Ondo izan.

Kategoriak 2013-2014, Azken berriak | Comments Off

Lareoko urtegia (Ataun)

Kaixo berriro familiak,

Datorren irteera aurtengo bederatzigarrena eta azkena izango da. Dakizuenez hurrengo igandean (maiatzan 25) egingo da eta Lizarrustira (Ataun) joango gara.

Lareoko urtegira igoko gara eta Alleko mendia inguratuko dugu igo gabe, 9 kilometroko ibilbide batean.

Abiapuntura iristeko ordubete emango dugunez, pixka bat lehenago bilduko gara. Horrela, betiko lekuan 08:45tan geratuko gara.

Ondo izan.

Kategoriak 2013-2014, Azken berriak | Comments Off

Ibialdi neurtua (Añorga): bertan behera utzita

Kaixo familiak,

Hurrengo irteerako bakarrik familia batek izena eman du joateko. Orduan, bertan behera utziko dugu irteeraldia.

Ondo izan.

Kategoriak Kategoriarik gabe | Comments Off

Ibialdi neurtua (Añorga)

Hurrengo irteraldia (martxoak 9) Añorgako ibilaldi neurtua izango da. Goizeko 08:30etatik 09:00ak arte Añorgan hasi beharko dugu eta bi ibilbide desberdin izango dugu, bata motza, 2:30 ordu iraunduko duena eta bestea luzeagoa, 3:30 ordukoa. Hor bertan erabakiko dugu zein egin. Azken urteotan ibilbidearen bukaeran oparitxo batzuk banatu dira.

Jarduera hau ikastolaz kanpo antolatzen denez, martxoaren 7an baino lehenago apuntatu beharko dugu eta zenbat joango garen jakiteko formulario txiki bat bete beharko duzue. Gipuzkoako ikastetxeetako ikasle guztiek ibilaldian partu hartu ahal izango dute, ikastolako mendi irteeran apuntatua izatea ez da beharrezkoa.

Formulario bete ahalko duzue esteka honetan sakatzen baduzue.

Irteerari buruzko informazio gehiago nahi baduzue, esteka honetan sakatu beharko duzue.

Ondo izan…

Kategoriak 2013-2014, Azken berriak | Comments Off

PR-Gi 1001 – Ugaldetxoko Basoak

Datorren igandean, otsailak 9, hurrengo mendi irteera izango dugu. Irteeraldi hau hurbil egingo dugu zeren eta Hernaniko PR-Gi 1001 egitea pentsatuta geneukan. Hamar bat kilometroko ibilbidea izango da.

Egia esan ez dugu ibilbide osorik egingo. Orain dela bi aste ibilbidea egin nuen ikusteko nola zegoen eta zati garrantzitsu bat ez zegoen ibiltzeko moduan. Zuhaitzak mozteko lanak egin dituzte eta makinek mendi-bideko zati handi bat gaizki utzi dute.

Hasieran pentsatutako ibilbidetik, Urdaburu-ra igoko gara eta gogoa badaukagu eta eguraldiak laguntzen badigu, Aldura-ra ere bai. Guztira 8 bat kilometro.

Eguraldi buruz hitz egiten badugu, igande goizean eguraldi ona egingo duela ematen du. Oraindik goiz da esateko, baina beno, ez dugo itxaropenik galduko.

Kategoriak 2013-2014 | Comments Off

Urbiako landak (Oñati)

Kaixo,

Datorren igandean (urtarrilak 12) hurrengo mendi irteera izango dugu. Aldi honetan, Arantzazu santutegitik Urbiako landetara igoko gara eta ibilbideak 9,5km izango ditu.

Arantzazutik landetara igoko gara eta hor, bordan, eraman dugun hamaiketakoa hartuko dugu edo pintxoren bat hartu.

Abiapunturainoko desplazamendua kotxez egingo dugu eta kotxeak antolatzeko 08:45tan betiko lekuan geratuko gara.

Igande arte.

Kategoriak 2013-2014, Azken berriak | Comments Off

Zabalegi (Amezketa)

Kaixo berriro familiak,

Dirudienez eguraldiak atsedena emango digu. Igandean oso egun polita izango dugu, baina hori bai, hotzagatik arropa jantzi beharko dugu.

Badakit asteburu hau zaila izango dela geratzeko. Gehienok “zubia” izango dugu eta agian ez gara etxean izango, baina falta zaigun irteera egiteko aprobetxatu dezakegu.

Hori bai, zuek esan behar didazue irteera egiteko gogoa daukazuen ala ez. Gure hurrengo irteera datorren astean izango da eta agian hau ez duzue egin nahi eta hurrengo astekoa bai (edo biak).

Zer edo zer esan, mesedez…

Ondo izan.

Kategoriak 2013-2014, Azken berriak | Comments Off