Ibialdi neurtua (Añorga)

Hurrengo irteraldia (martxoak 9) Añorgako ibilaldi neurtua izango da. Goizeko 08:30etatik 09:00ak arte Añorgan hasi beharko dugu eta bi ibilbide desberdin izango dugu, bata motza, 2:30 ordu iraunduko duena eta bestea luzeagoa, 3:30 ordukoa. Hor bertan erabakiko dugu zein egin. Azken urteotan ibilbidearen bukaeran oparitxo batzuk banatu dira.

Jarduera hau ikastolaz kanpo antolatzen denez, martxoaren 7an baino lehenago apuntatu beharko dugu eta zenbat joango garen jakiteko formulario txiki bat bete beharko duzue. Gipuzkoako ikastetxeetako ikasle guztiek ibilaldian partu hartu ahal izango dute, ikastolako mendi irteeran apuntatua izatea ez da beharrezkoa.

Formulario bete ahalko duzue esteka honetan sakatzen baduzue.

Irteerari buruzko informazio gehiago nahi baduzue, esteka honetan sakatu beharko duzue.

Ondo izan…

Kategoria: 2013-2014, Azken berriak. Gorde lotura.