Kaixo denoi!

Ongi etorri Herri Ametsa ikastolaren mendi irteeren blogera. Web orri honi esker seme-alabekin gure mendietan ibiltzea gustatzen zaigunentzako topagunea antolatzen saiatuko gara.

Egingo dugun mendi irteerei buruzko informazio osoa aurki dezakezue hemen eta dagoeneko egindako irteeren argazkiak eta pasadizoak.

Berriak” atalean azken aldaketak (zitak, argazkiak, berriak) aurkituko dituzue. Ez ahaztu hortik noizbehinka pasatzea.

Ondo pasa orri hauekin eta aurkitzen baduzue zer edo zer hobetzeko abisatu.

Ondo izan.